Etiketen misterioa Primark enpresan

“Forced to work exhausting hours”

https://i0.wp.com/telecincostatic-a.akamaihd.net/informativos/internacional/Primark-explotacion_laboral-mensajes_ocultos-etiquetas_MDSIMA20140628_0159_36.jpg

(La Voz / Europa Press; Madrid  24 de junio de 2014)

Primark arropa enpresa Irlandarra da, Associated British Foods taldearen barnean dagoena. Arthur Ryanek sortu zuen 1969. urtean. Dublinen lehenengo denda zabaldu zenetik, izugarrizko zabalkundea izan du Europatik zear. Bere berezitasun nabarietako bat arroparen prezio baxua da.

Aspaldi honetan Primark  komunikabide askoren jo mugan dago lan baldintzei buruzko hainbat mezu aurkitu baitira marka honen arropa etiketetan. Mezuetan “lan baldintza iraingarriak” edota antzeko mezuak irakur daitezke. Hauek, etiketa ofizialaren atzekaldean josita dagoen beste etiketa batean aurkitu dira, adibiez, Rebecca Jones 25 urteko Galesdarrak erositako alkandora batean aurkitu zuen. Beste pertsona batek bere gona berrian “Lan ordu luzeak egitera behartuta” mezua irakurri zuen. Jantzi hauen helbideak Espainia eta Irlandari zegozkien. (El correo. (27 de 06 de 2014). Aparecen nuevos mensajes de explotacion laboral ocultos en la ropa de Primark)

https://i0.wp.com/telecincostatic-a.akamaihd.net/informativos/internacional/Etiquetas-denunciando-abusos-fabricas-Primark_MDSIMA20140627_0109_21.jpg

Azkenengoa, andra ingelesez batek bere soineko baten barnean aurkitu du. Kasu honetan, langile txinatarrek idatzia izan zen Primark enpresarentzat. Honela zioen: “15 ordu baino gehiago egiten dugu lan, eta txerri eta txakurrak bagina bezala gara tratatuak”. Guztiz etsita daude eta laguntza eskatzen dute egoera horretatik ater ahal izateko.

Salaketa guzti hauek arreta handia piztu dute, atzera, enpresak arazoak izan baitzituen langile esplotazioagatik, garatu gabeko herrialdeetan hain zuzen. Bertan, langileak ordu luzeak egitera behartuta zeuden baldintza tamalgarrietan.

2013.urtean  esplotazio kasu batek atentzioa piztu zuen mundu mailan, 900 pertsona baino gehiago hil baitziren Rana Plaza (Bangladesh)  izeneko enpresa batean, sute baten ondorioz. Arropa Primark enpresarentzat egiten zuten fama gutxiagoko beste batzuen artean.

2008.urtean salaketa egin zen Primarken aurka, Indiako fabrika batean ustez, 11 urteko umeak lan egitera behartzeagatik. Hala ere, enpresa Irlandarrak bere burua defendatu zuen langileen eskubideak errespetatzen zituztela  eta langile guztiak errespetatuak zirela argudiatuz.

Sare sozialek ere indar handia dutenez gero, mugimendu handia sortu da mezu hauek salatuz eta erabiltzaile batzuek Primark dendetan gehiago ez dutela erosiko idatzi dute.

Montajea edo egia?


Honen aurrean Primarkek berehalako erantzuna izan du eta ikerketa sakon bat jarri du abian.  Enpresa irlandarretik esan zutenez, jantziak duela urte asko izan ziren erosiak eta bezeroei eskatu diete atzera bueltan itzultzeko etiketak nola eta non izan ziren itsasiak ikertzeko.  (Arcos, B. d. (1 de 7 de 2014). El Referente.  La ropa de Primark continua con nuevos mensajes sobre explotacion laboral)

Handik aurrera, Primarkek konpromesua hartu zuen langileekin, lan baldintza seguruagoak ezarriz.” 2009.urtetik 10.000 ikuskatze egin ditugu gure  hornitzaileen fabriketan” diote. Gainera, low cost firmak, langile guztiak baldintza onetan daudela ziurtatu du. “Garrantzi handia ematen diogu langileen segurtasun eta ongizateari”. Gainera,  montajea zela salatu zuten, alde batetik, Britainia Handian baino ez baitziren mezuak aurkitu eta bestetik, mezuak salmenta puntura heldu zirenean izan zirela atxikiak frogatu zutelako.

Nola?


Ikerketaren arabera, etiketa guztiek jatorri bera dute, naiz eta jantzi bat Errumanian egin eta bestea, ostera, Indian. Biak zeuden Swanseako (Gales) filian berdinean. Urte berean hain zuzen, etiketa mota hauen erakusketa egon zen. Bertan, bisitariek “jolas” modura arropetan jostera baimenduak ziren. Beraz, ondorio latzak izan dituen broma izan izan zitekeela ondorioztatu zuen multinazionalak.

Berriz ere, Primarkek sendo azpimarratzen du beraien arropa egiten duten herrieldeetako langileen lan baldintzak defendatzen dituela eta salaketa hauek oso serio hartu dituela, beraien enpresa, haien hitzetan “zikintzen baitute”.

Egia ala gezurra den, nork jakin…

 

Informazio Iturriak:


24horas. (27 de 6 de 2014). Obtenido de Mensajes ocultos en ropa alertan sobre explotacion laboral: http://www.24horas.cl/internacional/mensajes-ocultos-en-ropa-alertan-sobre-explotacion-laboral-1301375

Aparecen mas mensajes sobre la explotacion laboral ocultos en la ropa. (27 de 06 de 2014). Obtenido de Telecinco: http://www.telecinco.es/informativos/sociedad/encuentran-nuevos-mensajes-explotacion-laboral_0_1818075635.html

Denuncian explotacion laboral en las etiquetas de la ropa que hacen. (25 de 6 de 2014). Univision.

El correo. (27 de 06 de 2014). Obtenido de Aparecen nuevos mensajes de explotacion laboral ocultos en la ropa de Primark: http://www.elcorreo.com/bizkaia/sociedad/201406/27/nuevos-mensajes-explotacion-laboral-20140627154418.html

El Economista. (30 de 6 de 2014). Obtenido de La polemica de las etiquetas de Primark: los mensajes de socorro son un “montaje”: http://www.eleconomista.es/interstitial/volver/213142102/evasion/tendencias/noticias/5904013/06/14/La-polemica-de-las-etiquetas-de-Primark-los-mensajes-de-socorro-son-un-montaje.html#.Kku8RSK3eApbsSb

El mundo.es. (27 de 6 de 2014). Obtenido de El misterio de las etiquetas de denuncia aparecidad en prendas de ropa de la marca Primark: http://www.elmundo.es/solidaridad/2014/06/27/53add06c22601d06358b456f.html

Peru.com. (28 de 6 de 2014). Obtenido de Nuevos mensajes en la ropa que alertan sobre explotacion laboral: http://peru.com/actualidad/internacionales/nuevos-mensajes-ropa-que-alertan-sobre-explotacion-laboral-noticia-263514

Arcos, B. d. (1 de 7 de 2014). El Referente. Obtenido de La ropa de Primark continua con nuevos mensajes sobre explotacion laboral: http://www.elreferente.es/actualidad/primark-continua-con-mensajes-sobre-explotacion-laboral-27471

Enpresa batzuen neurrigabeko diru desira. Nike, kirol zapatilen errege.

https://hauresplotazioa.wordpress.com/wp-content/uploads/2014/11/fcf81-soc_adidas.jpg

Gaur egun, herrialde garatuetako ume eta gazte guztiek kirol zapatillak dituzte, gutxienez pare bat. Honek izugarrizko negozioa suposatzen du duten prezioa kontuan hartzen badugu (50 eta 150 euro bitartean). Sektore hau pertsona gutxi batzuen menpean dago, ala nola, Nike, Reebok, Adidad, Puma etab. Nike-ek merkatuaren %38a kontrolatzen du 2008. urtean 800 milioi dolarreko irabaziak izan zitulatik, Adidasek %22a. (Taringa. (2010).  Nike, explotación laboral y el gran negocio de las zapatillas deportivas)

Bien bitartea, mundu osoan zear haurtzaroa zer den ez dakiten ume asko dago, oinez ikasten hasten direnetik gurasoek lanera bildatzen baitituzte.Txina, India eta Indonesia dira ume langile kopuru altuena dituzten herrialdeak. (Vilabrille, F. (25 de 01 de 2014). Periodisa digital)

Non dago arrakasta honen sektretua?

Bi elementu nagusi ditu, alde batetik, publizitatea.  Ahalik eta ondoen eta gehien egin orduan eta fama handiagoa izango du markak. Horretarako mundu osoko kirolari famatuenak erabiltzen dituzte iragarkii ikusgarriak egiteko.

Beste alde batetik, zapatilen kosteak ahalik eta gehien murriztea da, Asiako enpresak subkontratatuz, lan baldintza txarrak ezarriz, adin gabeko umeak kontratatuz, 16 orduko lanak eginez…

NIKE ZAPATILEN PREZIOA ETA HAUR ESPLOTAZIOA


Phil Knight da Nike multinazionalaren sortzailea. Bere arrakasta publizitatearen bidez lortu du, Michael Jordan saskibaloi jokalariarekn lanean hasi zenetik “Air Jordan” zapatilek mundu osoan zear famatu egin dute. Handik aurrera, milaka gazteek erosi dituzte enpresa honen kirol zapatilak, saskibaloi naiz futbolekoak baita baloiak eta kirol jantziak ere.

¿Nola lortzen dute hainbeste irabazi, dituzten soldatak izanda eta publizitatean hainbezte xahutuz?

(Jemeclate)

Erantzuna argia da, lan esku merkeena duten herrialdeetan enpresak sortuz, eta gainera, langileak esplotatuz. Enpresa hauei ez zaite ezer axola, beraiek dute boterea, hau da, “indartsuenaren legea” da. Urtero ume asko hiltzen dira lanean izandako itsripuen ondorioz, baita lan baldintzek sor ditzaketen gaixotasunen ondorioz ere.

Lan Esplotazioa Asiako enpresetan Nike bere publizitateaz eta kirol zapatilez gain, haur esplotazioagatik izan dituen salaketei esker da famatua. Nike zapatilen %99a Asiako fabriketan egiten da. Gaur egun bere produkzioa gutxiago ordaintzen den lekuetara mugitu du, Txinara, Indonesiara edo tailandiara esaterako.  

Indonesia eta Txinako enpresak zuzentzen dituzten kontratistek ez dituzte  lan baldintzak ezta gutxieneko soldatak ere kontuan hartzen. Produktuen fabrikazioan umeen esku lana erabiltzen dute, 11 urte inguru dituztenak. 2004. urtean ateratako datu batzuen arabera,  204.000.000 ume dago eskolara joan barik lan egiten dutenak. Indonesiako langile guztiek guztira 20 milioi dolar baino gutxiago kobratzen dute. Michael Jordanen publizitate kanpainarekin konparatuz, askoz baxuago da zifra hau.

Indian eta Tailandian berriz, 9, 10 eta 11 urteko umeak dihardute lanean 14 horduko edo gehiagoko lan egunak dituztenak eta bereain soldata egunean dolar batekoa delarik. Hau da, dendetan saltzen den futbol baloi “zoragarri” eta garesti hori (40-50 eurokoa), ume hauei 2 euro kostatu zaie egitea (euro bat egitea eta bigarrena bidaltzea).

Horrela lortzen dituzte Nike bezalako multinazionalek hainbeste irabazi. Phil Knightek 75 milioi dolarreko irabaziak ditu urtero, Michael Jordanek berriz 20 milioi dolar baino gehiago. Kirol enpresa honetako langile batek bi edo hiru hilabete egin beharko luke lan honelako zapatila pare bat erosteko edo 98.600 urte Knight-ek urte betean dituen irabaziak lortzeko. (Taringa. (2010). Nike, explotación laboral y el gran negocio de las zapatillas deportivas)

Informazio iturriak:


Servais, J.-M. (s.f.). Algunas reflexiones más sobre una cuestión espinosa: la responsabilidad social de las empresas.

Rios Campos Guillermo, M. d. (2000-2003). El trabajo en la industria textil y del vestido en México.

Mama Natural. (6 de 05 de 2014). Obtenido de Lista de empresas que se benefician de la explotacion laboral infantil: http://www.mamanatural.com.mx/2014/05/lista-de-empresas-que-se-benefician-de-la-explotacion-laboral-infantil/

Beach, E. (s.f.). eHow. Obtenido de Datos sobre los talleres de explotación de Nike: http://www.ehowenespanol.com/datos-talleres-explotacion-nike-sobre_34244/

Riera, S. (03 de 05 de 2013). modaes.es5. Obtenido de Ética y moda: el caso Nike: http://www.modaes.es/entorno/20130503/etica-y-moda-el-caso-nike.html

Roy, J. M. (7 de 06 de 1996). El Pais. Obtenido de Acusan a Nike de fabricar calzado de lujo explotando a niños de 11 años: http://elpais.com/diario/1996/06/07/sociedad/834098402_850215.html

Vilabrille, F. (25 de 01 de 2014). Periodisa digital. Obtenido de La esclavitud infantil: http://blogs.periodistadigital.com/faustino-vilabrille.php/2014/01/25/la-esclavitud-infantil

Taringa. (2008). Obtenido de El precio de unas Nike y la explotación infantil: http://www.taringa.net/posts/info/2039918/Nike-y-la-explotacion-infantil.html
Taringa. (2010). Obtenido de Nike, explotación laboral y el gran negocio de las zapatillas deportivas :

Kapitalismo zaharkituaren esklabutza modernoa; Arropa multinazionalak

"Beste batzuk aberasteko ari zara lanean, hau da kapitalismoa"

“Ohikoa da egungo hedabideetan umeen esplotazioari buruzko berriak eta artikuluak aurkitzea, bereziki herrialde azpigaratuetan oinarritzen direnak” (Enriqueta, C. (1850-1925). Trabajo infantil y estrategias familiares durante los primeros estadios de la industrialización catalana.) 90.hamarkadatik gaur egun arte , arropa multinazionaletako lan baldintzei buruzko salaketak langileen esplotazioan oinarritu izan dira, 16 urte baino gutxiagoko langileetan batez ere eta Txina, India, Argentina edota Pakistan bezalako herrialde azpigaratuetan.

Salaketa horien haritik eta iritzi publikoaren eraginez, marka internazionalek lan handia egin dute fama txarra ekiditeko eta haur esplotazioarekiko erlazioa baztertzeko. Hala ere, haurren esplotazioa sektore honetan oraindik ez da konpondu. Asko dira adin gabeko umeak kontratatzen dituztenak lan baldintza oso txarretan.

Azkenengo salaketak Mark&Spencer, Diesel, Ralph Lauren eta Quicksilverrekin daude erlazionaturik. Espainarrei dagokienez, El Corte Ingles, Cortefiel (Springfield) eta Inditex ditugu esplotazio honekin lotura dutenak. 2011.urtean enpresa guztiek ukatu zuten legez kanpoko sistemarik erabiltzen zutenik, hainbat ikerketek ordea ez dute berdina esaten.


INDITEX

Arropa multinazional Espainiarra da. Mundu mailan erreferente bihurtu da lortu dituen irabaziengatik baita langileak itotzeagatik, arrazoirik gabe botatzeagatik, esplotazioagatik eta baldintza txarretan lanarazteagatik ere. Beraz, “Inditex denuncias” blogaren esanetan,  salaketa asko ditu Inditexek, haur esplotazioagatik, arroparen kalitate eskasagatik, gutxieneko soldata ez kobratzeagatik eta langileen egoeragatik. (Anonymous. (s.f.). Inditex denuncias. Obtenido de Inditex la tirania de un imperio).

6009 denda kudeatzen ditu: Zara, Zara home, Massimo Dutti, Pulll and bear, Bershka, Oysho, Stradivarius etab. besteak beste. 1963. urtean Amancio Ortega Gaonak arropa enpresa bat zabaldu zuen pixkanaka fama hartuz joan zena. 1975an lehenengo denda zabaldu zuen  Zara deiturikoa. Hurrengo hamar urteetan enpresa zabaldu egin zen Espainia osoan zehar eta 1985ean INDITEX sortuko. 2010. urtean 12.527 milioi euroko irabaziak izan ditu, multinazionalen artean arrakastatsuena bihurtuz. Hala ere, hainbesteko arrakastak eta zabalkundearen abiadurak dudak sortu ditu.

Enpresa, askotan izan da salatua umeen eskulan ilegala erabiltzeagatik (hirugarren munduan gehien bat), multinazional honen langileen %24a umeak dira. 2011.urtean San Paolon (Brasil) umeak esplotatzen zituen 30 fabrika aurkitu ziren. Tangerren berriz,  60.000 emakume eta neskatok 12 orduko lan egunak dituzte, ahurdun geratu ezean bota egiten dituztenak.

Indian, Nueva Delhlin hain zuzen, 2009. urtean Frantzian agertutako dokumentu batzuen arabera, legez kanpoko 2000 subkontratista aurkitu ziren hiri osotik zehar zabalduta. Hauetan instalazio elektriko arriskutsuak zeuden, higiene arazoak eta umeek lurrean egiten zuten lo inolako babesik gabe makinen ondoan.

Azkenengo salaketa Argentinan izan da,  haur esplotazioa klandestinitatean egiteagatik. 13 ordu egiten dute lan egunero goizeko 7etatik gaueko hamarrak edo hamaikak arte, igandeak izan ezik.
Inditexen ustez ordea bere lan egiteko era “eredugarria” dela baieztatu izan du beti eta ez du inoiz lanerako  umerik erabiltzen duenik onartu.

Lehen aipatu bezala hau ez da kasu bakarra, eta urtero agertzen da salaketa berriren bat enpresa baten aurka, dirua giza eskubideen edota umeen eskubideen gainetik jartzen duena. Hobeto ulertzeko, hainbat pelikula egin dira haur esplotazioaren inguruan, arrakastatsuenetariko bat:  Slumndog Millonaire (2008)

Informazio iturriak:

Enriqueta, C. (1850-1925). Trabajo infantil y estrategias familiares durante los primeros estadios de la industrialización catalana. Esbozos a partir del estudio de un caso.

Anker, R. (2000). La economia del trabajo infantil, criterios para su medicion. Revista internacional del trabajo.

ANDENT (Asociacion Nacional para la Defensa Efectiva del Trabajador). (8 de 11 de 2012). Obtenido de Inditex y el trabajo infantil: http://andet.org/2012/11/08/documental-inditex-y-el-trabajo-infantil/

Anonymous. (s.f.). Inditex denuncias. Obtenido de Inditex la tirania de un imperio: http://inditex-grupo.blogspot.com/

Goikoetxea, J. (s.f.). 168 milioi haur langile. Berria.

Perez, S. (s.f.). Lucha contra corriente. Obtenido de Inditex-Zara y la explotacion clandestina en Argentina: http://luchacontracorriente.blogspot.com.es/2013/03/inditex-zara-y-la-explotacion-infantil.html